Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Matematikari Euskaldunen V. Topaketa. Komunikazioak bidaltzeko deialdia.

martxoa, 14 - apirila, 13

2013an hasi ginen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen Topaketak antolatzen, eta aurtengoa V.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko helburuaz dator bosgarren topaketa.

Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

Jardunaldiak egun bakarrean egingo dira, Uztailaren 13an, Eibarren, 2022ko Udako Ikastaroen barne. Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak.

Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egiten dugu orain. Izen-emateko epea aurrerago zabalduko da, plangintza osoarekin batera

Aurkezpen bakoitza egiteko 10-15 minutu izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.

Nola aurkeztu zure komunikazioa?

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Harremanetarako posta elektronikoa.
  • Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).

Nora bidali?

  • Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua: matematika@ueu.org (edota elisabete.alberdi@ehu.eus)

Epea?

  • Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2022ko apirilak 13.

Informazio gehiago:

Irati Iciar

i.iciar@ueu.org

+34 943 82 14 26

Xehetasunak

Hasiera:
martxoa, 14
Amiera:
apirila, 13
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Webgunea:
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2022/03/11/matematikari-euskaldunen-v-topaketa-komunikazioak-bidaltzeko-deialdia/

Egoitza

UEU
webgunea ikusi

Antolatzailea

UEU
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude