
- ekitaldia hau amaitu da.
Mariorratzak eta burruntzaiak identifikatzen
2021-08-01 // 11:00 - 14:00

interesatu dakizuke...
Mariorratzak eta burruntziak (odonatoak) identifikatzeko jarduera egingo dugu, Burlatako Intxaurdiaren ondoan dagoen ibai zatian. 11:00etatik 14:00etara egingo da, hain zuzen.
Laginketa didaktiko bat egingo dugu, ibai parkean bizi den animalien multzo honen dibertsitatea ezagutzeko. Ekosisteman duten eginkizuna azalduko dugu, beren ziklo biologiko bitxia, gure etxebizitzetatik hurbil bizi diren espezieak eta, azken batean, sorgin-orratzen mundu ezezaguna aurkeztuko diegu bisitariei.
Elkargunea Burlatako erromanikoa zubiaren ondoan egongo da.
Komenigarria izango da uretako botak edo sandaliak eramatea, jarduera egin ahal izateko.
JARDUERA HONETARAKO, IRISGARRITASUN NEURRIAK DITUGU ZURE ESKU. GALDETU IEZAGUZU!
Erantzun bat utzi