haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Laborategiak herritar berrikuntzarako bide gisa

2020-12-17 // 18:00

eginzaleak

interesatu dakizuke...

Laborategiak, fablabak, laborategi hiritarrak, sorkuntza eta berrikuntza guneak eta antzeko egiturak sortzen dituzten proiektu eta espazioak gero eta ohikoagoak dira gure inguruan. Litekeena da etorkizun hurbilean esperimentatzeko, ikasteko eta sortzeko espazioen ezaugarriak konbinatzen dituzten gune hibrido horietako asko ohikoak izatea hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, berrikuntzan, esku-hartze sozialean edo kultura eta sorkuntzan. Horregatik, gaur egun izaera publiko, pribatu edo mixtoa duten hauetako zenbait proiekturekin espazio berritzaile hauen logika eta funtzionamenduari buruz hausnartzeko topagunea izan nahi du aurtengo Eginzaleak topaketak.

Pandemiak sortutako egoerak errealitate soziala eta komunitate-izaerako proiektu ugariri eragin dien urte honetan, ekintza eta laguntza sare berriak sortu dira hainbat testuingurutan. Ekimen horien artean aipatzekoa da besteen artean Frena La Curva, Covid-19ren pandemiaren aurrean energia soziala eta erresilientzia zibikoa bideratzeko eta antolatzeko herritarren plataforma. Bertan, boluntarioek, ekintzaileek, gizarte-erakundeek, makerrek eta berrikuntza publiko eta irekiko laborategiek parte hartu zuten, besteak beste. Testuinguru horretan eta konfinamendu-hilabeteetan, COlaboratorio proiektua sortu zen hausnarketa-talde gisa, eta bertan herritarren berrikuntza nola sustatu, nola hedatu eta larrialdi-uneetatik harago nola eutsi planteatu zen. Sare horren helburua herritarren berrikuntzarako ekosistema baten (Icosistema) artikulazioari buruzko elkarrizketa bat irekitzea zen, hainbat eremutako pertsonek parte hartzen baitzuten, hala nola, akademiakoek, enpresakoek, aktibistek, instituzioetako partaideek edo gizarte zibilak.

Elkarrizketa honetan, sare berri honetan erreferentzia izan diren bi eragilek bizitako esperientziak partekatuko dituzte, espazio eta eragile publiko edo hibridoen eginkizunari buruz eta komunitateen kudeaketarekin, harremanekin, boterearen kudeaketarekin eta lan egiteko denborarekin lotutako erronkei buruz gogoeta egingo dute. Topaketak laborategiei eta hauek herritarren berrikuntza garatzen laguntzeko duten eginkizunari arreta jarriko dio.

Gonbidatuak: Laia Sánchez eta Ricardo Antón

Xehetasunak

Data:
2020-12-17
Ordua:
18:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
webgunea ikusi

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude