
- ekitaldia hau amaitu da.
‘Korrika – AEK’ kultur sorkuntzarako beka
2020-12-20 - 2021-01-31

Ekitaldian zehar mugitu
Zenbatekoa: 23.000 €.
Bekaren xedea:
a) KORRIKA kulturalean, sormen-lan bat plazaratzea, euskal kulturatik sortutako sormen-lanak bultzatzearren. Beka honen bidez, KORRIKA kulturalaren ardatz izango den ekitaldi nagusia taxutu nahi da; era berean, euskal sortzaileei bultzada emango zaie, eta KORRIKA kulturalean zein bestelako kultur ekimenetan jendaurrean aurkezteko lanak sortzen lagunduko da.
b) KORRIKA kulturalaren barruan eta hark iraun bitartean, sormen-lan berri bat osorik ekoiztea eta gauzatzea.
c) Bekaren xede den sormen-lan mota: Diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, baina emanaldiak agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoa izan behar du.
EPEA:
Beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da, helbide elektroniko honetara bidalita:ekitaldiak@korrika.eus
Erantzun bat utzi