Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kaixo Mundua: webguneak sortzen ikasi

2021-09-16

2022 martxorarte irekia

Kaixomundua.eus proiektua eskola-komunitatera zuzentzen den proiektua da. Helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da, eta horrez gain euskarazko sormena ere sustatu nahi da. Parte hartzen duten ikasleek, kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira, webgune erreal bat sortuz lan motibatzaile baten bidez.

Sormenak, hizkuntzak eta teknologia ezagutzek bat egiten dute Kaixomundua.eus hezkuntza proiektuan. Ikasleek webgune errealak egingo dituzte eurek atsegin duten edukia ardatz hartuta, komunitatean beharrezkoak diren webguneak eginda, edota iraskasgaien arteko eduki nahasketa landuta.

12 urtetik gorako ikasleek parte hartu dezakete, hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

Izen-ematea zabalik dago. Proiektuan parte hartzeko bi modu daude:

  1. Webguneak egiten ikasi.
  2. Webguneak egiten ikasi eta lehiaketan parte hartu. (Webguneak nola entregatu martxoan azalduko zaie parte hartzaileei)

Kaixomundua.eus doako proiektua da, eta Creative Commons lizentziapean ikasgelan garatu ahal izateko erabiltzen duen materiala ere.

 

Xehetasunak

Data:
2021-09-16
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Webgunea:
https://kaixomundua.eus/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude