haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Irudi grafia | Lantegi teknikoa

uztaila, 16 // 17:30 - uztaila, 19 // 19:30

| 20€

Irudia, konbinazioa eta errepikapena. Lantegi honek proposatzen dituen tresnak eta prozedurak inprimatutako aztarnaren esploraziora hurbiltzen saiatuko dira, lengoaia grafiko garaikideen etengabeko garapenari erreparatuz. Poliesterrezko xafla litografikoak, torkuluaren presioaren bidez irudia erreproduzitzeko matrize gisa erabiliko dugunak, estanpazioa modu dinamiko eta zuzenean lantzeko aukera emango digu, proba bakar edo monotipoaren bila, baita formatu digitaletatik ere. Beraz, eskuz estanpatzeko prozesuak inprimatzeko tresna berriekin konbinatuko ditugu, eta aztarna grafikoan esku hartuko dugu.

NORI ZUZENDUA DAGO

Artista, ikasle, sortzaile edo, grabatuan interesa duen edonori zuzendua.

DATA ETA ORDUTEGIA

Abuztuaren 16tik, 19ra

15:30etatik, 19:30etara

IZEN-EMATEA

Webguneko formularioa beteta.

Izen-emate kuota: 20 €

 

IÑAKI RIFATERRA

Iñaki Rifaterrak litografo gisa lan egin du Artelekun Don Herbert maisuarekin eta ondoren Debako Arte Eskolan, artistentzako lantegiak koordinatu ditu bi zentroetan. Danimarkan ere lan egin du Rasmus Urwald maisuaren litografo taldean, Edition Copenhagen jatorrizko litografia editatzeko lantegi ospetsuan, William Kentridge, Michael Kvium eta Anna Bjerger bezalako artisten lan grafikoaren inprimaketan parte hartuz. 2020an espazio berri bat ireki du grafika garaikidearentzat, Atelier Estella Lizarra litografia tailerra.

Xehetasunak

Hasiera:
uztaila, 16 // 17:30
Amiera:
uztaila, 19 // 19:30
Prezioa:
20€
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
https://www.centrohuarte.es/eu/irudi-grafia-lantegi-teknikoa/

Egoitza

uharte

Antolatzailea

Uharte

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude