haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ingurune digitaletan kultura sortu eta eskuratzeari buruzko mintegia

uztaila, 29 // 16:00 - 19:15

16:00etatik 19:15era, formatu presentzialean eta streamingean, UNESCO Etxeko Youtubeko kanalaren bidez, aurtengo mintegia ingurune digitalean oinarrituko da. Aro digitalean, espazio publikoak ez dira soilik espazio fisikoetara mugatzen, baizik eta ziberespazioa ere sartzen dute. Horrek esan nahi du giza eskubideen, eta, beraz, eskubide kulturalen bermeak aplikagarriak direla linean ere.

Kultura-eskubideen helburua ez da kultura berez babestea, baizik eta pertsona guztiek, diskriminaziorik gabe eta etengabeko bilakaera-esparruan, bizitza kulturala eskuratzeko, bizitza kulturalari laguntzeko eta bizitza kulturalean parte hartzeko aukera ematen duten baldintzak babestea. Bizitza kulturalean diskriminaziorik gabe parte hartzeko eta arte-adierazpenerako eta sorkuntzarako askatasuna izateko eskubidea, beste eskubide asko bezala, ezin da espazio publiko horiek gabe gozatu, ezta espazio horiek eskuratzeko berdintasunik izan gabe ere.

Mintegiaren helburuak honako hauek dira, besteak beste: kontzeptuak argitzea eta ingurune digitalean kultura-eskubideak gauzatzeak dakartzan erronkei buruz hausnartzea, eta esparru horretako sorkuntzari, baterako sorkuntzari eta hezkuntza artistiko eta kulturalari buruzko jardunbide egokiak partekatzea.

Arantza Acha UNESCO Etxeko zuzendariak egingo du ongietorria, eta ondoren, Maider Maraña Baketik-eko zuzendari eta kultur eskubideetan adituak irekiera hitzaldia eskainiko du.

Ondoren, azken bi hilabeteetan Micaela Távara eta Alondra Flores (Trenzar elkartea, Lima – online) eta Irantzu Lekue (ARTgia) sortzaileek online egindako artibismo feministaren trukean erabilitako metodologia eta prozesuaren ondoriozko ikus-entzunezko piezak aurkeztuko dira.

Bi mahaiak izango dira, sorkuntza eta arte digitalari buruzko mahai bat, Blanca Ortiga (FEM TEK Jarduera artistiko garaikideak, feminismoak eta teknologia biltzen dituen programaren zuzendaria) eta Pablo M. Garrido (artista bisuala eta ikertzailea), eta gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzari buruzko beste mahai, Diana Francorekin (Haritu Lab Kultura Digital eta Teknologiako Laborategiaren koordinatzailea – EDE Fundazioa eta Suspergintza) eta Georges Belingarekin (Kamanga Influencers Clubaren koordinatzailea eta Koop SF 34ren sortzailea). Begoña Guzmán UNESCO Etxeko Gizarte Eraldaketarako Kultura arduradunak itxiko du ekitaldia.

 

Topaketaren webgunea // https://www.unescoetxea.org/eu/ingurune-digitaletan-kultura-sortu-eta-eskuratzeari-buruzko-mintegia/

Egoitza

Artiatx espazioa
webgunea ikusi

Antolatzailea

Unesco Etxea
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude