haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Imaginautak

2020-12-21

Datorren abenduaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, Imaginautak jaialdiaren edizio berria izango da Bilborock-en. Oraingo honetan ere arlo desberdinetako artistek hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Honako artista hauek hartuko dute parte:

  • Belo, kantautorea
  • Iker Ipiña, poeta
  • Deep Sea Monk, musika bikotea
  • Inkoherente, ilustratzailea
  • Amaia Santamaria eta Alex G abeslariak
  • Ane Aranguren, argazkilaria
  • Itziar Larrazabal, ilustratzaile eta margolaria
  • Mia Khalo, kantautorea
  • Ane Andikoetxea, poeta
  • The Last Hidden Fox, kantautorea
  • Krusack, musika duoa
  • Iker Serrano, argazkilaria
  • Aitor Gabiola eta Iraitz Cordero, performance.

Imaginautak proiektua komunitate bat sortzeko helburuarekin hasi bazen ere, poliki-poliki topaketa bilakatu egin da. Imaginautak proiektua komunitate bat sortzeko helburuarekin hasi zen, baina poliki-poliki ekitaldi bezala lerrokatu da. Artista askok parte-hartu dute Imaginautak ekimenean. Nabarmendu ditzakegunen artean, The Las Hidden Fox kantautorea eta Jon Zurimendi, artista bisual, animazio laburmetraien sortzailea eta nazioarteko sarien irabazlea, zeinak gure ekitaldietako batean ezagutu ziren eta “ChasingNightmares” bideoklipa filmatu duten elkarrekin, ikusgai YouTube-n.

Ane Andikoetxea poeta ere izan dugu gurean, Cynthia Cabero Abandon bere tatuaje estudioa duena, Daniel Guantes musikaria, Pétalos Impares liburua argitaratu berri duen Sara Villa ilustratzailea, Coya Orgaz kartoi eskultorea, Uxue Martín argazkilaria edo denbora gutxi barru, Inkoherente marrazkilari ezaguna.

Info gehiago hemen.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude