haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ikertzaileen gaua

iraila, 24

Ikertzaileen Europako Gaua zientziaren zabalkundea sustatzen duen jardunaldia da. Ikertzaileak jendartera hurbiltzea du helburu, euren lana eta gizarteari dakarzkioten onurak ezagutarazteko. Orobat, ekitaldiak ikasleen artean karrera zientifikoekiko grina piztu nahi du, genero-oztopoak hautsiz.

Jardunaldia Europako 400 hiri baino gehiagotan antolatzen da urtero, eta 2021 honetan ere UPV/EHUk partzuergo bateko kide gisa hartzen ari da parte, Europako Batzordeko Marie Sklodowska Curie programan lortutako proiektuaren finantziazioari esker. Oviedo, Cantabria, Castilla la Mancha, Extremadura, Illes Balears, Pública de Navarra eta Euskal Herriko unibertitateak batu gara batera ospatzeko 2021eko Ikertzaileen Europako Gaua 2021ean ere, Oviedoko unibertsitatearen koordinaziopean.

Ikertzaileen Europako Gauak Europako Itun Berdea izango du ardatz aurten. G-9ko unibertsitateek sustatutako jardueren ildo nagusia jasangarritasuna eta ingurumena izango dira, bi data nabarmenekin: ekainean aurreko ekitaldi bat egingo da, Ingurumenaren Munduko Egunarekin (ekainaren 5a) eta Ozeanoen Egunarekin (ekainaren 8a) bat etorriz; ekitaldi nagusia, bestalde, irailaren 24an izango da, eta Europa osoan aldi berean ospatuko da.

 

Hasiera

Xehetasunak

Data:
iraila, 24
Ekitaldi kategoria:
, ,
Ekitaldi etiketak:
https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/hasiera/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude