haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ikerketa metodologia feministetarantz aurrera egitea

2020-12-15

Ikuspegi feminista GRAL eta MAL ikerketetan? Genero-ikuspegia aplikatzeko beharra oraindik zabaldu ez denean, proposamen sakonagoa sartzeko erronkari aurre egin behar diogu: jendarte-eraldaketarako GRAL/MAL ikerketa-prozesuetan ikuspegi feminista txertatzearen garrantzia helaraztea. Eta erronka horretan gaude!

Bide hori errazteko, Curruscurekin batera bideo hau egin dugu, ikerketa feministaren metodologiak denen eskura jartzen dituena. Ikerketa humanistenetatik teknikoenetara, bakar batek ere ez dio ihes egiten desberdintasunak eta indarkeriak eragiten dituzten sustraiei eraso egiteko beharrari. Hizkuntza berrikustea, gure diseinuak birpentsatzea, askotariko feminismoetara jotzea, testuinguruak aztertzea ikusezina ikusaraziz, ezagutzaren ekoizpena bera berrikustea… beti harago joatea!

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude