haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Horkonpon // gailuen konponketarako topaketa irekia

abuztua, 14 // 10:00 - 14:00

HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da, eta herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it together) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu.

Beraz, irrati, entxufe, jostailu, kremailera edo bestelako edozein traste konpontzeko gai den edonor gonbidatuta dago HorKonpon gunera etortzera. Bestalde, funtzionatzen ez duten gailu guztiak ganbara eta trastelekuetatik atera eta Tabakalerara ekartzeko deia egin nahi du antolakuntzak, parte-hartzaile guztion artean konponduko baititugu.

HorKonponen parte hartzeko ondoko bi baldintzetako bat (ala biak) bete beharko du edonork: askotariko eskulanen arloan irakasteko zerbait izatea edo ikasteko gogoa izatea. Azken batean, helburua da ahal bezainbeste abilezia eta ezagutza partekatzea, tankera honetako eginkizunak taldean egin ahal izateko: arotz-lanak, joste-lanak, elektrizitate-lanak, mekanikarekin lotutako zereginak, zapaten konponketa, etab.

Xehetasunak

Data:
abuztua, 14
Ordua:
10:00 - 14:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
https://www.tabakalera.eus/eu/horkonpon-konponketa-lantegia

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude