Getxoko estazio meteorologikora bisitak egingo dituzte, handik igarotzen diren satelite meteorologikoen seinaleen zain. Zer egin seinalearekin hiritar bezala? Open Weather Komunitatearen lana ezagutuko dugu eta euren ikuspuntu teknofeminista gai honen inguruan.
Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak bideojokoei buruzko euskara hutsezko liburua argitaratu berri dute. Bi argitaratzaileok Bilbon antolatzen duten Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da.
Teknologiak ikaskuntza-prozesuan duen eraginaren ebidentzia batzuk aztertu ahal izango ditugu. Nola eragiten dio irakurketari pantailen erabilerak? Nola mantendu interesa ikus-entzunezko elementuz gainezka dagoen ikasle batengan? Nola eragiten dio egungo azkartasunak eta berehalakotasunak prozesu pedagogikoari?
Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.
Eskuratzen ditugun datuak zenbat pertsona sartu den, zeintzuk errepikatu duten sarrera eta zenbat denbora batezbesteko egon diren bisitariak, dira. Datuak jasotzeko Matomo analisi etikoa ziurtatzen duen softwarera erabiltzen dugu.JarraituEzPribatutasun politika