
- ekitaldia hau amaitu da.
HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez.
2022-01-23 - 2022-01-24

interesatu dakizuke...
EUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrera pausu bat da urtarrilaren 24an irekiko den Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta 2020an “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia “Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez.” izango da. Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Lau ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.
Info osoa // https://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1705/HDEH2021%253A%2BHumanitate%2BDigitalak%2BEuskal%2BHerritik.%2BPosthumanismoaz%252C%2BPosthumanismoez
Edukiak
Honako gai hauek aurkeztuko dira:
- Arrasateko Loaren Letania, Olatz Otaloraren eskutik.
- Adimen Artifiziala, Ander Arriandiaren eskutik.
- Gorputza, diskurtsoa, eraikuntza, Itoitz Rodrigoren eskutik.
- Etrokizunaren Irakurketa(k), Gorka Julio, Goizalde Landabaso eta Xabier Landabidearen eskutik.
Metodologia
Jardunaldi asinkronoa izango da. Erakusketa digital formatora ekarrita, parte hartzaileek proposatutako eduki-ekoizpenak ikusteko aukera izango dute, bai eta horiei loturiko material osagarria.
Elkarrekintza online izango da Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen bitartez.
Matrikulaziorako argibideak
Egunean bertan (urtarrilaren 24an) eta erakusketa irekita dagoen bitartean (hilabeteko iraupena izango du) ingurune digitalera sartzeko aukera izango da hemen iragarriko den estekaren bitartez.
Ingurune digitalera sartzen den orok parte hartze ziurtagiria jasoko du.
Erantzun bat utzi