haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gazteentzako neguko teknologia laborategia

2020-12-28 - 2020-12-30

neguko lab

Kaixo! gabon berezi hauetan plan ezberdina proposatu nahi dizugu, esplorazio eta esperimentazio laborategi batean parte hartzea. Bertan internet eta digitalizazioarekin harremana duten gai ezberdinak modu irekian landuko ditugun. Helburuak ikastea eta ondo pasatzea direlarik.

Laborategi honetan 4 gai landuko ditugu:

Autodefentsa digitala

Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko 3 lantegi.

Bideo jokoak

Azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko. Honek zenbait teknika beharrezko egiten dituelarik, batzuk ezagutuko ditugu.

Fabrikazio digitala:

Fabrikazio digitala gure bizitzako ia gauza guztietan dago, ordenagailu bidez diseinatu eta diseinua makina batekin egitea da fabrikazio digitala. Azken 10 urteetan 3D inpresioa fabrikazio digitalera urbiltzeko bidea izan da, baina badago zenbait jende giza eraldaketarako tresna bezala ere ikusten duela. Lantegi hauetan horren inguruan ibiliko gara.

Sorkuntza digitala:

Askotan interneten gure burua kontsumitzaile hutsak bezala ikusten dugu. Baina esploratzeko eta esperimentatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu. Hiru lantegi hauen bidez esperimentazio hutsean sartuko gara.

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-28
Amiera:
2020-12-30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , , , , , , , ,
https://haritulab.eus/gazteentzako-neguko-teknologia-laborategia/

Egoitza

haritulab.eus

Antolatzailea

haritulab.eus
Posta elektronikoa:
kaixo@haritulab.eus
View Antolatzailea Website

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude