haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gazte eraldatzaileak: Amestu eta ekin

maiatza, 27 // 17:00 - 20:00

Helburuak: 

  • Norberaren gaitasunak eta balioak identifikatzea.
  • Norberaren komunikatzeko estiloaz eta lidergoaz ohartzea.
  • Ongizate emozionalaren oinarriak ezagutzea.
  • Gizartean egin nahi dugun ekarpena izendatzea.
  • Ekintzara pasatzeko bidea marraztea.
  • Sormena eta gozamena ikasketaren eskura jartzea.
  • Taldeko beste kideen esperientziatik elikatu eta ikastea.

Edukiak: 

  • Nork bere burua ezagutzearen hiru dimentsioak: lengoaia, emozioak eta gorputza.
  • Baloreak: emozionalak, etikoak eta pragmatikoak.
  • Ongizate emozionala: emozioak eta gorputza, blokeo emozionalak, emozio-aliatuak.
  • Elkarrizketa eraginkorrak emateko lanabesak.
  • Lidergo-profil ezberdinak: Myer Briggs adierazleak.
  • Helburuen definizioa: GROW metodoaren proposamena.
  • Ekintzailearen gaitasunak: autokonfiantza, enpatia, elkartasuna, sormena eta irmotasuna.
  • Erresiliente izateko oinarriak.

Metodologia: 

Ikastaroak 3 zati ezberdin izango ditu: hitzaldia, praktika ona eta dinamika. Lehen biak streaming bidez ere emango dira, bertaratu ez diren 15 gazteek ere jarraipena egin dezaten.

Dinamikak soilik bertaratutako gazteekin egingo dira. Irakasleak eduki ezbedinak azalduko ditu partaideen arteko eztabaida bideratuz. Hausnarketa teorikoa ariketa praktikoekin tartekatuko da, barneratutako edukiak gaitasun bihurtuz.

 

Praktika ona: Frena la Curva ekimena emango da ezagutzera.

Izen-ematea: 

Izena emateko epea maiatzaren 7an amaituko da. Plazak betez gero, itxarote-zerrenda sortuko da izen-emateen ordenari jarraituz, bajarik egonez gero plazak bete ahal izateko.

Xehetasunak

Data:
maiatza, 27
Ordua:
17:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak/gazte-eraldatzaileak

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude