haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gaininformazio eta fake news garaian… Pentsamendu kritikoa entrenatzeko ariketak

ekaina, 17 // 18:00 - 19:30

Informazio asko izateak onuragarria izan beharko luke, baina zer gertatzen da jasotzen dugun informazio guztia egiazkoa ez denean? Nola landu daiteke pentsamendu kritikoa desinformazioari eta pentsamendu ez-zientifikoari aurre egiteko?

Elhuyar fundazioak pentsamendu kritikoa sustatzeko dekalogo bat argitaratu du, informazio partzialen, gizarteak ezarritako interesen, moden, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurkako defentsa mekanismoak garatzeko. Dekalogoak proposatzen dituen ariketek ebidentzietan oinarrituz iritziak eraikitzen laguntzen dute, gizarte demokratiko batean pertsona aktiboak izan ahal izateko.

Baina, zer da pentsamendu kritikoa? Eta zertan datza hori estimulatzeko ariketak?

Horretaz mintzatuko du Joseba Aldasoro ekainaren 17an, osteguna, egingo den Aktibista Eskolaren hurrengo saioan.

Saioa: Gaininformazio eta fake news garaian… Pentsamendu kritikoa entrenatzeko ariketak

Hizlaria: Joseba Aldasoro

Data: 2021ko ekainaren 17a, osteguna

Ordua: 18:00-19:30

Tokia:  Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: Euskara

Izen-ematea: bilbo@euskadi.isf.es

Xehetasunak

Data:
ekaina, 17
Ordua:
18:00 - 19:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
webgunea ikusi

Egoitza

Jitsi

Antolatzailea

Mugarik gabeko ingeniaritza
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude