haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Europako I. Womens Legacy – Emakumeen Emaria Foroa

urtarrila, 27 // 09:00 - 16:00

Emakumeon kultura-ondarea zabaltzeko eta interpretatzeko ekimen europarra da eta Eslovenia, Italia, Ingalaterra, Eskozia eta Frantziako ekimenak batzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko talde batek koordinatuta.

Datorren urtarrilaren 27an Europako I. Womens Legacy – Emakumeen Emaria Foroa ospatuko da. Topaketa telematikoa izango da eta goizeko jardunaldi batean egingo da 09: 00etatik 14: 00etara.

Kultura-ondarea genero-ikuspegitik komunikatzeko eta interpretatzeko Europako esperientziak erakutsiko dira, eta hurrengo hilabeteetan elkarrekin lan egingo da, jardunbide egokien Liburu Zurian amaituko dena.

Webinarrak, interesatuei irekia, proiektuan parte hartzeko gonbidapena izan nahi du, kultura-ondarearen edozein kudeaketa-eremutatik: museoak eta bildumak, hedapen-kanpainak, artxiboak eta liburutegiak, unibertsitatea, eragile sozialak eta kulturalak. Parte hartzeko hurrengo inprimakian erregistratu behar da, urtarrilaren 25a baino lehen.

Iturria:https://www.hiru.eus/eu/home/-/journal_content/56/21564/26546694

Xehetasunak

Data:
urtarrila, 27
Ordua:
09:00 - 16:00
Kategoria Ekitaldi:
View Ekitaldi Website

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude