
- ekitaldia hau amaitu da.
‘Ertibil Bizkaia’ ikus-arteen erakusketa ibiltarian parte hartzeko deialdia
2020-12-20 - 2021-02-11

Ekitaldian zehar mugitu
1. Honako hauek eskatu ahalko dute euren obrak erakusketa honen barruan sartzeko: maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean egon ez, eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
a) 2020ko urtarrilaren 1etik eskaria aurkeztu arte, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo, bestela, 2020/2021 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, dela 1.1 oinarrian aipatutako ikus-arteen modalitateetako edozeinetan, dela fakultate horretan eskaintzen diren ikas-mailetan (masterrak, graduon-dokoak, doktoregoak).
b) Adina: 1986. urtean edo urte horren ondoren jaio izana.
2. Beren lanak Erakusketan sartzeko eskatu ahal izango dute taldeek edo kolek-tiboek, kide baten bidez. Kasu horretan, taldea edo kolektiboa osatzen duten pertsona guztiek aurreko baldintzak bete beharko dituzte.
Deialdi honen helburua da 2021eko deialdirako «Ertibil-Bizkaia» Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea eta sariak ematea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa.
Erakusketa horren bitartez gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, aurreko modalitate horietako guztiak batuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan.
Erantzun bat utzi