
- ekitaldia hau amaitu da.
erro(re)tik
2021-05-14

interesatu dakizuke...
Maiatzak 14 AURKEZPENAK ETA HITZALDIAK
11:00 – 12:30 Irrati-lengoaiak solasaldian — Radio Nikosia + Fundación Why Not — ES — Z Aretoa + Streaming
Fundación Why Not Radio eta Radio Nikosia proiektuen arteko elkarrizketa honek irratiaren aukera politikoak aztertzen ditu. Espazio seguru bezala funtzionatzen du irratiak bi kasuetan, ez bakarrik sozializaziorako bide bat delako, baizik eta sufrimendua politizatu/problematizatu daitekeelako eta aniztasunari buruz pentsatu.
17:00 – 19:00 Erradikalki izan eta egon — Marta Plaza + Mercedes García López de Rodas + Yera Moreno — ES (zeinu-hizkuntzara itzulita) — Z Aretoa + Streaming
Errealitate hegemonikoaren baitan bizitzeko ezintasunek gorputz gehienetan ezinegon eta biolentziak sortzen dituzte. Nola eraldatu ditzazkegu izan eta egoteko moduak, gure artean errekonozitu eta zaintzeko espazio erradikalki iraultzaileak sortu ahal izateko? Praktika feminista eta antikapazitistei buruz hitz egingo da, osasun mentalaren inguruko begirada kritiko batetik.
19:30 – 20:30 Erresistentzia arazo fisikoa da — Maite Aizpurua Olaizola — EU — Z Aretoa
Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da runningaren kulturan. Antzerki-performance pieza honek, ordea, gelditzera gonbidatzen gaitu. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “desgaitasun” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Egia ondo entrenatutako gezur bat besterik ez da, ordea. Martxan dabilen promesa.
Erantzun bat utzi