
- ekitaldia hau amaitu da.
erro(re)tik
2021-05-15

interesatu dakizuke...
Maiatzak 15 AURKEZPENAK ETA HITZALDIAK
11:00 – 13:00 Nola zaindu kultura instituziotik– Amal Khalaf + Alex Thorp (Serpentine Galleries) + Marleen Stikker (Waag) + Fran MM Cabeza de Vaca (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía) — ES, EN (aldibereko itzulpenarekin) — Z Aretoa + Streaming
Solasaldi honek instituzio kulturaletik komunitatea eraikitzeko aukerak aztertu nahi ditu; bai estruktura zein programaren aldetik aniztasuna eta zaintza bezalako terminoak berrikusi; edo kultura zentro eta museoetan kolektibitatea artikulatzeko moduei buruz hausnartu.
13:00 – 14:30 Algarak eta arrakalak hezkuntzan — Mash Elizalde + Brayan Altimasberes (Loratuz Lotu) + Ageda Blasco Egia (Mindara) — EU > ES (aldibereko itzulpenarekin) — Z Aretoa + Streaming
Hezkuntza, eskola edo bezalako hitzek bere baitan dute eraldaketarako eta potentzia kritikorako gaitasun guztia. Halere, bazterketa, zapalkuntza, normalizazioa eta biolentzia ere sortu dezaketen espazioak dira. Praktika dekolonial, feminista eta anti-kapazistak dituzten hiru ekimen hauekin batera gaur egungo hezkuntzaren markoan arnasguneak sortzeko beharraz eta aukerez eztabaidatuko da.
ORDUTEGI ALDAKETA: 16:30-18:00 Kultura eroa. Araua askatzen — LOCUS Proiektua + Asun Pié Balaguer — ES (zeinu-hizkuntzara itzulita) — Z Aretoa + Streaming
LOCUS* proiektua eta Asun Pié-ren arteko elkarrizketa buru-osasunaren inguruko eztabaida kolektiboak irekitzeko garrantziaz, araua desorekatzen duten espazio seguruak bilatu eta eraikitzeko moduez, edo bide hauek garatu nahi dituzten hiri-laborategi eta kultura instituzioen rolaz arduratuko da.
18:30 – 20:00 Hitzaldi performatiboa: Berlín Rehearsal — La rara troupe — ES — Z aretoa
Nonia Alejandre, Carlos Crespo, Chus Domínguez, Alfredo Escapa, Félix Lorenzo/Ángela María, Marcos de Matos, Abel Morán, Blanca Puente, Belén Sola eta Ángel Zotes-ekin.
La rara troupe 2020an Berlingo XI. Bienalean parte hartzeko asmatutako hitzaldi performatibo bat eskainiko du, pandemia dela eta Berlinen inoiz egin ezin izan zena. Euren artxiboak, bideoak eta audioak irakurketekin eta, segur aski, kafea eta pastak partekatzeko gonbidapen simulatu batekin, elkarrizketa alai honen parte izango dira.
Erantzun bat utzi