haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Elhuyar zientzia azoka

urtarrila, 13 - urtarrila, 31

Oinarriak

Ezaugarri hauek betetzen dituen edonork hartu dezake parte:

Adina: 12 urtetik 18 urtera bitarteko Euskal Herriko gazteak, ikastetxean edo eskolaz kanpo proiektuak garatuta, baina  adinez nagusi baten ardurapean.

Taldekide-kopurua: gehienez lau kideko taldeak onartuko dira; banaka ere parte hartu daiteke. Sarietako batzuk estatuko edo nazioarteko zientzia-azoketan parte hartzea da, eta horietan, gehienetan, hiru kideko muga izaten da. Arrazoi horregatik, gehienez hiruko taldeak egitea gomendatzen dugu.

Gaia: STEAM arloetako edozein. Artearekin lotutako proiektuak ere aurkez daitezke, baldin eta STEM osagaia agerikoa badute. Hona formularioan jasotako gaien zerrenda: biologia, fisika, giza zientziak,  informatika, ingurumena, ingeniaritza, kimika, matematika, osasun-zientziak, teknologia.

Hizkuntza: proiektuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin eta aurkez daitezke.

Alderdi etikoa: proiektuetan oso kontuan hartu beharko dira alderdi etikoari lotutako honako puntu hauek:

  • Ez dira onartuko pertsonentzako edo beste edozein bizidunentzako mehatxua izan daitezkeen proiektuak: material toxikoak, lehergaiak etab.
  • Osasunaren inguruko proiektuetan laginen datuak babesteko neurriak hartu direla bermatu beharko da.
  • Animalia bizidunekin esperimentuak egin dituzten proiektuek alderdi etikoa landuta izan beharko dute (egin denaren eta hartu diren erabakien hausnarketa).

 

IRAKASLEEI LAGUNTZA

Oinarrietan emandako azalpenak nahikoa ez badira, edozein unetan irakasleei zalantzak argitzeko edo ikasleen arazoei aurre egiteko aholkularitza eskainiko da. Zalantzarik bada idatzi zientzia-azoka@elhuyar.eus helbidera, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira.

Arduraduna: Danel Solabarrieta Arrizabalaga

Xehetasunak

Hasiera:
urtarrila, 13
Amiera:
urtarrila, 31
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude