haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Eginzaleak! 2020

2020-12-15 - 2020-12-17

eginzaleak

EGINZALEAK! praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduz, egitearen kultura balioan jartzeko topagunea da. Topaketa urtean zehar Tabakalera eta Medialab Tabakaleraren inguruan, esparru horietan egindako lanen erakusleihoa da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere bertara gonbidatuz.

Tabakaleran eta gure inguru hurbilean eginzaleak, artisau berriak eta jakin-minez beteriko hiritarrek egindako lana jasotzeko topaketa da Eginzaleak!

Topaketak  sorkuntza, fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, edo kodearen erabilpen berriak bezalako esparru anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Tabakalera eta Medialabaren, erabiltzaile-komunitatearen egiteko moduen isla dira.

Eginzaleak 2013an artisautza digitala “gauzak bere kabuz” (DIY) egiteko baliatzen dutenen ekimenaren inguruan gogoeta gisa sortu zen, maker eta hacker espiritutik abiatuta. Urteak pasa ahala topagune honek, Tabakalerak edo laborategiek egin duten moduan, eraldaketa handia bizi izan du, egun teknologiarekin erlazionatua zegoen gunea, praktika sortzaile eta partehartze modu zabalagoak oinarri dituzten proiektuen erakuslehio bihurtu arte. Eginzaleak! norberak edo elkarlanean egitearen kultura aldarrikatzen duen topagunea da. Bbanakako lana eremu kolektibora zabaldu ahal izateko logikei buruzko hausnarketa-bide bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko inguruneak sortu eta “beste batzuekin egitearen” (DIWO) pedagogia sustatuz .

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-15
Amiera:
2020-12-17
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , , ,
Webgunea:
https://www.tabakalera.eus/eu/eginzaleak-2020

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude