haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Donostia Kultura Poesia Lehiaketa 2020

2020-11-25 - 2020-12-01

 

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 4. edizioaren oinarriak argitaratu zituen. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2021eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Irabazleak jasoko duen sariak hiru zati ditu:

1.- 1.000 euro.

2.- Imanol Larrinagaren margolan bat.

3.- Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Lanak emailez aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.

Aurreko edizioetako garaileak ondorengo hauek dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces eta Lizar Begoña.

Informazio gehiago: DK poesia lehiaketaren 4. edizioko oinarriak (pdf).

Xehetasunak

Hasiera:
2020-11-25
Amiera:
2020-12-01
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude