haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Bilbao balioen hiria sariak

2020-12-30 - 2021-01-20

Bilboko Udalak “Bilbao Balioen Sariak” izeneko sarien edizio berri baterako deialdia egin du. Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten duten pertsonen eta entitateen lana aitortzea eta saritzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatu dituzte-eta. Izena emateko epea abenduaren 3an hasiko da, eta 2021eko urtarrilaren 20an amaituko.

Sari hauetan hiru kategoria daude, eta bakoitzean 3.300 euroko sari bat emango da, eta saritutako ekimenarekin zerikusia duten helburuetarako baliatu beharko da. Honako hauek dira kategoriak:

  • Bilboko elkarteek eta irabazi asmorik gabeko entitateek garatutako proiektuak; Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute.
  • Bilboko ikastetxeek garatutako proiektuak; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleek parte hartu badute proiektuan.
  • Bilboko enpresek, saltokiek, ostalaritzak, lanbide elkargoek edo antzeko entitateek garatutako proiektuetarako sariak: Bilbon egon behar dute kokatuta.

Sariketan parte hartzeko interesa duten entitateek memoria tekniko bat aurkeztu behar dute, honako hauek azalduz: zeintzuk diren proiektuaren helburuak, zein baliorekin duten zerikusia, zer jarduera garatu diren eta zein pertsonek edo taldek parte hartu duten, zein lekutan garatu den ekimena eta zein den emaitzen ebaluazioa, besteak beste. Gainera, egindako jarduerei buruzko ikus-entzunezkoak ere aurkez daitezke.

Ekimenak amaituta edota oso aurreratuta egongo dira eta hortaz, ez dira onartuko hasi gabe dauden proposamenak edo ideia hutsa direnak.

Edizio honetan berrikuntza gisa, proiektu guztiek izan behar dituzte genero ikuspegiarekin eta hizkuntza sexismorik gabe erabiltzearekin zerikusia duten alderdiak; gainera, zehatzak izan behar dute, eta ikastetxe, enpresa eta elkarteen eguneroko jardueraz harago joan behar dute. Gainera, lehiaketan parte hartzen dutenek Bilboko Balioen Gutunari atxikiak egon behar dute.

Dokumentazio guztia bihar, osteguna, abenduak 3, hasi eta hilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango da, eta posta elektronikoz helarazi beharko da participación@bilbao.eus helbidera, edo udal erregistroan bertan aurkeztu.

Nahitaezko dokumentuak aurkeztea errazteko, eskabide eredu bat prestatu da, eta www.bilbao.eus webgunean dago esk

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude