
- ekitaldia hau amaitu da.
Bestelako argiak Jaialdia 2020
2020-12-18 - 2021-01-10

Ekitaldian zehar mugitu
Ziudadelak Otras Luces-Bestelako argiak V. Jaialdia hartuko du abenduaren 18tik urtarrilaren 10era. Bideoarte-proiekzioak (17:30 – 20:30), familiarteko sormen-lantegiak (11:30 – 13:00 / 17:30 – 19:30), arte-erakusketak (17:30 – 20:30) eta performance artistikoa (18:30, 19:00 eta 19:30). Jaialdiak doako sarrera izango du aldez aurretik izena eman behar duten tailerretan izan ezik, 010 telefonoaren bidez. Jaialdi honen programazioaren xehetasunak eta helburua: gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea, argia ardatz duten bideosorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez.
PROGRAMA
Bestelako Argiak V. Artea Mugimenduan. BIDEOARTE-PROIEKZIOAK
Zinetika
Ziudadelako barrutia. 17:30 – 20:30.
Proyecciones
1.- Banana Blue. (Horno)
2.- O mal. The Evil (Mistoen eraikina, atzealdea)
3.- Litle Dreams. (7. poterna)
4.- Islander. (Lidia Biurrun aretoa)
5.- Ceci n´est pas Magritte. (Arma Aretoaren alboko tunela)
6.- Salt Water. (Armada etorbidearekiko horma paraleloa)
“Alumbráramos (Argiaren jaiotza)”. ESKULTURA-INSTALAZIOA
Fernando Molina
Ziudadelako barrutia. 17:30 – 20:30.
“Köppö”. ARGI-INSTALAZIOA
Fermín Izco
Ziudadelara sartzeko tunelak. 17:30 – 20:30.
“Vik Muniz Ziudadelara begira”. FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIAK
Ziudadelako Arma Aretoa
-Haurrendako lantegiak (5 urtetik gorakoentzat). La Chincheta Bruna: Abenduak 28, 29, 30. Urtarrilak 7, 8, 9. 11:30 – 13:00.
-Familiarteko lantegiak artistekin. Teresa Sabaté. Virginia Santos, Carmen Salgado eta Blanca Razquin: Abenduak 28, 29, 30. Marijose Recalde, Alicia Otaegui, María Jiménez eta Alfredo Murillo: Urtarrilak 7 eta 8. 17:30 – 19:30.
Izen-emateak 010ean (948420100 zenbakian, Iruñeaz kanpotik deituz gero).
“Salsola kali: landare-deriba bat”. PERFORMANCE ARTISTIKOA
Estitxu Arroyo.
Erakusketa Ziudadelako Labean. Abenduak 19 eta 26, larunbatak. Urtarrilak 2 eta 9. 18:30, 19:00 eta 19:30
Izen-emateak aretoan edo 629793277 telefonoan, erakusketen ordutegian. Edukiera mugatua
‘BESTELAKO ARGIAK’ BIDEOARTE ERAKUSTALDIKO V. EDIZIOKO PROIEKZIOAK
1.- Banana Blue (Labea)
Pia Lauritz. 2017 AU – 4’ 59”
Simetria hutsa. Biki koletadunek irribarre lotsatia egiten dute, eguzkiaren argiari eutsiz.
2.- The Evil (Mistoen eraikina, atzealdea)
Carlon Hardt. 2016 BR – 2’ 10”
“Gaizkian inoiz pentsatu ez zuenak bere izaera kriminalean ikusten du” – bideo honek errugabetasunaren galeran eta debekatutakoaren sedukzioan dagoen surrealismoa erakusten du, ebakin eta collageekin egindako stop motion baten bidez.
3.- Little Dreams (7. poterna)
(BEST CONCEPT)
Wilkie Branson. 2015 BE – 6’ 04”
“Little Dreams” lanak, eskuz ebakitako 4.000 pertsonaiarekin baino gehiagorekin egina, iraganak eta etorkizuneko kezkek, biek harrapatutako norbait erakusten du.
4.- Islander (Lidia Biurrun aretoa)
Derek Pedrós. 2018 SP – 4’ 37”
Uhartetarra izatea nonbaitekoa izatearen sentsazioa baino gehiago da. Zurekin bizi den marka da, zure bizitzan zehar laguntzen dizuna; zoazen lekura zoazela, bizi zaren tokian bizi zarela.
5.- Ceci n’est pas Magritte (Arma Aretoaren alboko tunela)
(BEST FILM)
Ivan Skorik. 2016 RU – 5’ 54”
René Magritteren margolanetan inspiratutako istorioa
6.- Salt Water (Armada etorbidearekiko horma paraleloa)
Abe Abraham. 2018. AEB – 5’ 45’’
Salt Waterrek gertakari naturalen indarraren eta egonkortasunerako dugun behar eta nahiaren arteko kontrastea aztertzen du.
Erantzun bat utzi