haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Arte teknologikoa eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldia Donostian antolatzeko deialdi irekia @AsmozF

ekaina, 29 - uztaila, 05

Arte teknologikoaren eta haren praktikaren aldeko apustua egiten duten eta lan edo ikerketa begirada feminista duten pertsonen bila gabiltza, arte teknologikoari eta STEAM gaiaren inguruko jardunaldi batean parte hartzeko.

Arte teknologikoaren edozein adar lantzen duten artista berrien edo ikertzaileen bila gabiltza: arte interaktiboa, arte sortzailea, arte digitala, arte performatiboa, instalazioak, adimen artifiziala, soinu-artea, forma narratibo berriak, NetArt…

Jardunaldiaren planteamendua irekia da eta bi faseetan antolatzea aurreikusten da. Lehenengoan, aurkezpen saioa emango da: hautatutako pertsonak edo taldeak zein eremutan lan egiten duen azalduko du eremu horren sarrera teorikoa emanez, emakumeek eremu artistiko eta teknologiko horretan duten egoera eta papera testuinguruan kokatuz. Bere obra eta sorkuntza-prozesua ere azalduko ditu. Jardunaldiaren bigarren zatian tailer edo lantegi bat egingo da: bakarkako tailerra, erakusketa-tailerra, talde-tailerra, esperientzia-tailerra..

Jardunaldiaren helburuak:

  • Sortzaileen lana ikusgai jartzea artearen eta teknologiaren munduan STEAM ekimenen A osagaiaren (Arteak) garapena sustatzeko.
  • Emakumeak artearen munduan duen zeregina ikustaraztea
  • Ezagutza partekatuen espazioa sortzea.
  • Teknologia eta artea gizartera hurbiltzea.
  • Ikusleen eta artisten eta haien obraren arteko elkarreragina sustatzea.
  • Artista berrien lana ikusgai jartzea.

Norentzat den:

  • Ikasketak amaitzen ari diren graduko edo masterreko ikasleak.
  • Pertsona graduatuak.
  • Artea eta teknologia berrien interesatuak.
  • Artistak.
  • Kolektiboak.
  • Diseinatzaileak.

Onartuko diren proiektuak:

  • Gradu edota master amaierako lanak.
  • Proiektu pertsonalak.
  • Ikerketa akademikoak
  • Praktika esperimentalak.
  • Prozesuan dauden proiektuak

Jardunaldiaren baldintzak

  • 4 ordu inguru.
  • Jardunaldiaren data: 2021eko azaroaren amaiera.
  • Lekua: Donostia.
  • Jardunaldiaren 1. atala: Genero artistikoaren testuingurua, emakume erreferenteen lagina, obraren aurkezpena eta sortze, diseinu eta funtzionamendua prozesua.
  • Jardunaldiaren 2. atala: Erakusketa-tailerra, banakakoa, lankidetzakoa, erakusketakoa… (Artistaren praktika, obra, aurrekontu eta lehentasunen arabera).
  • Jardunaldian parte hartzea ordaindua izango da.
  • Deialdiko aurrekontua proposamen bakoitzaren beharren arabera negoziatu eta erabakiko da hautagaitza aurkezten duten pertsonekin.
  • Proposamenak inskribatzeko epea uztailaren 5ean amaituko da (egun hori barne)

 

Zure proposamena bidaltzeko bete hondorengo formularioa: https://cutt.ly/imykxNv

Xehetasunak

Hasiera:
ekaina, 29
Amiera:
uztaila, 05
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, ,
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude