
- ekitaldia hau amaitu da.
Ahots Baten sormen egonaldia
2020-12-29

Ekitaldian zehar mugitu
10:00 – 13:30 ANTZERKIA Xanti Agirrezabala
13:45 -14.45 Bazkaria Sanagustin kulturgunean
15:00 – 18:30 KANTAGINTZA Mursego
18:45 -19:45 Satiro ikuskizuna, Xanti Agirrezabalaren eskutik
Abenduaren 28an eta 29an gauzatuko da aurtengo Ahots Baten. Pandemia tarteko, lauzpabost eguneko egonaldia bi saiotan egingo dugu; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean elkartuko gara.
Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago. Bi egunetan, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batuko zaizkie taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko… aukera izango dute.
Aurten doakoa izango da parte-hartzea, baina bi egunetan etortzeko konpromisoa eskatzen da. Era berean, Mintzola Ahozko Lantegiak irisgarritasunean lagunduko die partaideei (adib; joan-etorria frogatzeko agiria).
- Noiz: Abenduak 28-29
- Non: Dinamoa sormen gunea (Azpeitia, Gipuzkoa)
- Norentzat: 1998-2005 urteetan jaiotakoentzat
- Izen-ematea: Azaroaren 23tik (10:00) abenduaren 9ra artea (12:00). Tokia mugatua da – 20 lagunentzat – eta, beraz, izen-emate ordena aintzat hartuko da. Behin epea amaituta baieztatuko zaie izena eman dutenei taldean sartu ote diren ala ez.
Erantzun bat utzi