haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ahots Baten sormen egonaldia

2020-12-28 // 10:00 - 13:00

10:00 – 13:30 LITERATURA Iratxe Retolaza

13:30 – 14:00 Dinamotik tour laburra eta Sanagustin kulturgunean bukatu
14.00 -14.45 Bazkaria Sanagustin kulturgunean

15:00 – 18:30 BERTSOLARITZA Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal

Abenduaren 28an eta 29an gauzatuko da aurtengo Ahots Baten. Pandemia tarteko, lauzpabost eguneko egonaldia bi saiotan egingo dugu; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean elkartuko gara.

Urte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago. Bi egunetan, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batuko zaizkie taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko… aukera izango dute.

Aurten doakoa izango da parte-hartzea, baina bi egunetan etortzeko konpromisoa eskatzen da. Era berean, Mintzola Ahozko Lantegiak irisgarritasunean lagunduko die partaideei (adib; joan-etorria frogatzeko agiria).

  • Noiz: Abenduak 28-29
  • Non: Dinamoa sormen gunea (Azpeitia, Gipuzkoa)
  • Norentzat: 1998-2005 urteetan jaiotakoentzat
  • Izen-ematea: Azaroaren 23tik (10:00) abenduaren 9ra artea (12:00). Tokia mugatua da – 20 lagunentzat – eta, beraz, izen-emate ordena aintzat hartuko da. Behin epea amaituta baieztatuko zaie izena eman dutenei taldean sartu ote diren ala ez.

Xehetasunak

Data:
2020-12-28
Ordua:
10:00 - 13:00
Kategoria Ekitaldi:
https://www.mintzola.eus/eu/elkargunea/ahots-baten-sormen-egonaldia/2020

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude