haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan

2020-12-18 - 2021-05-02

Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan proiektua, Komisario berriak programaren 2020ko deialdian hautatua, Gasteizko Musika Bideo Jaialdiaren pultsioetan sartzen da laurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean. Juan José Narbona, Isabel Herguera edo Francisco Ruiz de Infante artisten proposamenen bidez, besteak beste, honako gai hauek berreskuratu nahi dira: Euskal Rock Erradikalak lagundu zuen irudikapen bisuala, giro horretan bizi izan ziren gorputzen gauzatzea, eta kultura herrikoi hark eta bideoaren bideak gizartean eta erakundeetan sortutako interesa.

Bideoa euskal testuinguruan praktika artistiko gisa agertzeak eragin sozial eta politiko nabarmena du obraren izaera prozesuala, artearen merkatua, erakundeak eta eszena artistikoa bera moldatzen dituen egiteko moduetan; gainera, pizgarri izan ziren garaiko artistentzat. Donostiako Bideo Jaialdia, Gasteizko Musika Bideo Jaialdia eta Tolosako Bideoaldia bezalako lehiaketak erakundeek testuinguru hori zabaltzeko duten interesaren adibide argia dira, eta jendeari irudimen bisuala biderkatzen duen hizkuntza malgu horren aukerak eskaintzeko interesaren adibidea, mugak lausotuz.

Proiektu hau Ane Lekuonak, Itziar Gutierrezek eta Iñigo Gómez Egiluzek komisariatu dute KOMISARIO BERRIAK programaren esparruan.

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-18
Amiera:
maiatza, 02
Kategoria Ekitaldi:
http://www.artium.org/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude