BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//HarituLab - ECPv6.2.9//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-ORIGINAL-URL:https://haritulab.eus
X-WR-CALDESC:Events for HarituLab
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-Robots-Tag:noindex
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
BEGIN:VTIMEZONE
TZID:UTC
BEGIN:STANDARD
TZOFFSETFROM:+0000
TZOFFSETTO:+0000
TZNAME:UTC
DTSTART:20230101T000000
END:STANDARD
END:VTIMEZONE
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20230107
DTEND;VALUE=DATE:20250201
DTSTAMP:20260425T143604
CREATED:20220910T092251Z
LAST-MODIFIED:20230107T092722Z
UID:5915-1673049600-1738367999@haritulab.eus
SUMMARY:Eskoletako Urmaelen Sarea
DESCRIPTION:Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da. \nProiektu berritzailea \nEskoletan urmaelak sortzeko ideia Alemaniatik ekarri zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak. Tübingen herriko eskola batean\, umeak naturara gerturatzeko eskolatik kanpo zegoen urmael batera joateko ohitura zutela ikusita\, Euskal Herrian antzeko esperientzia bat egitea pentsatu zen. Hala\, 2013an\, Ereñotzuko Txirrita Herri ikastetxekoekin batera sortu zen aurreneko urmael didaktikoa\, eta berari loturiko hilabete bateko hezkuntza proiektua garatu zen eskolan. Esperientzia berritzaile horrek jarraiera izan du\, eta egun urmaelak eta horiei loturiko proiektuak eskola ezberdinetan topa ditzakegu. \nZergatik sortu urmaela eskola inguruan? \nUrmaela sortzea\, dudarik gabe\, ingurumenaren eta biodibertsitatearen aldeko pausu garrantzitsua ematea da. Izan ere\, historian zehar gizakiak urmaelak suntsitu izan ditu euren lekuan eraikuntzak jarri edota nekazal lurrak irabazteko. Hala\, inguruko hainbat espezieren biziraupenerako ezinbestekoak diren ekosistema ahul eta zaurgarri horiek gutxitzen joan dira\, azken hamarkadetan horien %75a desagertzeraino. Urmaelak\, beraz\, biodibertsitatearen iturri dira\, baina era berean\, funtzio interesgarria bete dezakete dibulgazio eta hezkuntza mailan. Izan ere\, urmaelak hezkuntzan ekosistema baten modelo batean bilakatu daitezke eskola inguruko eremuan\, funtzionamendu ekologikoaren inguruko kontaktu zuzena ahalbidetzen duten ikerketa eta behaketa jarduera ezberdinak egiteko. Hau da\, ikasleentzako laborategi natural erakargarriak izan daitezke\, hainbat eduki eta konpetentzia lantzeko gune egokiak. Nahiz eta tamaina txikikoak izan\, ekosistema baten egitura eta funtzio guztiak barne biltzen ditu: segida ekologikoak aztertu daitezke\, espezieen arteko harremanak\, biodibertsitatea eta honetarako kontserbazio estrategiak lantzea ahalbidetzen du era berean. \nEskoletako Urmaelen Sarearen hastapenak: \nHezkuntzan urmael edo putzuek izan dezaketen erabilera dela eta\, azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat eskoletan hezeguneak sortu edo egokitzeko lanak egin ditu. Horietan izandako esperientziek eta buruturiko proiektuek urmaelen inguruan sorturiko hainbat jarduera eta unitate didaktiko ekarri dituzte atzetik\, eta horrek\, era berean\, eskola eta hezkuntza mailako elkarteen interesa sortu du. Eskolen inguruan sortzen diren urmaelek\, beraz\, alde guztientzako onurak ekartzen dituzte: inguruko fauna\, flora\, paisaia\, biodibertsitatea eta hezkuntzako hainbat helburu lortzeko gune aproposak dira. Hala\, urmaelak eskola inguruan sortzean win to win proiektu bat ari gara garatzen\, alegia\, denok irabazten aterako garen proiektua: \n(1) eskoletako ikasle eta irakasleek ikasturtean zehar landu beharreko eduki asko in situ behatu eta aztertzeko aukera izango dute bertan\, \n(2) zientzialariak informazio biltegi primerakoa izan daitekeen eremu berri bat sortzen du bertako datuak bildu eta Euskal Herriko datu basearen parte izango direnak\, \n(3) herritarrak azken hamarkadetan desagerrarazi ditugun inguruneak (mikrohezeguneak) berreskuratzen ditugulako eta nola ez \n(4) bizidunak\, batzuk derrigor putzuak behar izaten dituztelako ugaldu eta biziraupena bermatzeko (anfibio\, burruntzi edota sorgin orratzak kasu)\, eta bizidun lehortarrak ura edan edota bazka lortzeko eremu aproposak direlako.
URL:https://haritulab.eus/egutegia/eskoletako-urmaelen-sarea/
LOCATION:aranzadi
CATEGORIES:deialdiak
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://haritulab.eus/wp-content/uploads/2023/01/023.jpg
END:VEVENT
BEGIN:VEVENT
DTSTART;VALUE=DATE:20230206
DTEND;VALUE=DATE:20250502
DTSTAMP:20260425T143604
CREATED:20221220T093446Z
LAST-MODIFIED:20230107T093821Z
UID:5921-1675641600-1746143999@haritulab.eus
SUMMARY:Hegaztien eraztunketa zientifikoa
DESCRIPTION:
URL:https://haritulab.eus/egutegia/hegaztien-eraztunketa-zientifikoa/
LOCATION:aranzadi
CATEGORIES:lantegiak
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://haritulab.eus/wp-content/uploads/2023/01/anillamiento-230104114616.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR