haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

2021ko moodlemoot Euskadi

ekaina, 04

Covid eta gero, zer? Ikaskuntzak eta erronkak pandemia-egoeran” leloarekin hausnarketarako eta jardunbide egokiak konpartitzeko espazio bat eskaini nahi dugu.
Beste interesgune asko izango ditugu, jakina: irisgarritasuna, online metodologia aktiboak, online ebaluazioa, bilera birtualetarako software-en integrazioa… Urtebete baino gutxiago geratzen da Moodleren 4.0 bertsioa abiarazteko, eta ekosistema horrek berritzen eta irtenbideak ematen jarraitzen du.

#mooteu21 atarian aurkituko duzu jardunaldi honetan izena emateko esteka.  Zure pasahitza berreskuratu ahal izango duzu edo, aurreko edizioetan parte hartu ez baduzu, kontu berri bat sortu.

Inkesta anonimo bat ere prestatu dugu (2 minututako) zuen interesak hobeto ezagutzeko.

Ikastaro honen barruan, halaber, parte hartzeko proposamenak egiteko inprimakia dago, apirilaren 23ra arte zabalik.

Gorde zure agendan ekainaren 4ko data, eta aprobetxatu aukera hau #mooteu komunitatearekin esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko.

Xehetasunak

Data:
ekaina, 04
Kategoria Ekitaldi:
View Event Website

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude