haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Medusaren mendekua

1

  • Noiz sortu zen

    2021-02-17

  • Noiz eguneratu zen

    2021-02-17

2030ean datuaren gizartea errealitate bat da eta planetako giza biztanleriaren zati handi batek bere logikak ulertzen ditu.

Datuak jarraitzea, ateratzea, ustiatzea, tratatzea praktika errentagarria eta beharrezkoa da gizartearentzat. Datuaren industriak mugitzen du ekonomia globala. Datu daitekeen oro, objetibatu egiten da. Are gehiago, indarkeriazko
gizartean bizitzen jarraitzen dugu.
XXI. mendearen amaieran bi datu daude erreferentzia gisa hartu zirenak giza
indarkeria ulertzeko:
• 288.756 delitu urtean Espainiako estatuan. Gizonak ziren deliturik gehien
egiten zituztenak, delitu guztien % 87 inguru 14 .
• Gizonezkoen esku jarraitzen zuten zuzendaritzako kargurik gehienek: % 72
inguruk 15 .
Inferentzia estatistikoan adituek ulertu zuten boterearen eta indarkeriaren
artean harreman argia zegoela. Ideia hori garai hartako gizartean sartu zen.
Mugimendu feministari eta berdintasun politikei esker, emakume gehiago sartu
ziren karguetan, eta “errealitatea” ulertzeko formak narriatuz joan ziren.
Pertzepzio bat ere aldatuz joan zen, hau da, emakumea ez zela gai edo ez
zegoela interesatuta zientzian edo teknologian ekintzailea izateko, gobernatzeko
edo zientzia eta teknologia egiteko, gauzak beste modu batera ikusten zituelako.
Aldiz, emakumeek gauzak beste modu batera egiten zituztela hauteman arren,
emakumeak boterera iritsiz gero aldatuko zuketenari buruz zalantzak zeuden.
Botere-indarkeria logikak gizonen kontua dira ala giza baldintzaren kontuak?
Boterea eta indarkeria zuzen lotuta baldin bazeuden, emakumeek kendu gizonek
egin zuten gauza bera egingo zutela boterean uste izan zen, hots, indarkeria
erabili.
Baina hori espekulazio hutsa zen eta datuen aroan bizi ginen. Informazioa
kontrastatu beharra zegoen, horregatik adostu zuen datuen gizarteak gizateriaren
etorkizunak emakumeen esku jartzea ondorengo 200 urteetan.
14
Iturria: Justizia Ministerioa, Zigortuen Erregistro Nagusiko Estatistika // http://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Temas/Estadis-
tica-Judicial/Estadistica-por-temas/Datos-penales–civiles-y-laborales/Delitos-y-condenas/Condenados–explotacion-estadisti-
ca-del-Registro-Central-de-Penados-/
15
Iturria: Estatistika Institutu Nazionala: http://www.ine.es/ss/Satellite?L=es_ES&c=INESeccion_C&cid=1259925595694&p=12547
35110672&pagename=ProductosYServicios%2FPYSLayout)
34Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla, Estrella Soria
200 urtez:
• Emakumeak izango ziren herrialdeetako presidenteak.
• Emakumeak izango ziren ikerketa lerroak erabakiko zituztenak.
• Emakumeak izango ziren gatazketan bitartekari ibiliko zirenak.
• Emakumeak izango ziren teknologiaren garapenaren inguruko erabakiak hartuko
zituztenak.
• Emakumeak izango ziren gizarte politikak erabakiko zituztenak.
• …
200 urte igaro ziren
• Delituak asko murriztu ziren, urtean 50.000 izateraino, eta horietatik % 50
emakumeek egindakoak ziren 16
• Emakumeek zuten botearen % 72
17
Botereko egituretan aldaketak egin ziren, emakumeek har zitzaten eta hauek
dira aldi horri buruzko balorazioak:
• Boterea emakumeei eskualdatzea funtsezkoa izan zen gizarte bidezkoagorako,
delituak % 82 jaitsi ziren.
• Funtsezkoak izan ziren alor hauetako erabakiak: gizarte kohesio handiagoa,
hezkuntza, migrazio prozesuei arreta, generoa eta jokabidea, lurralde
garapena, planeta zaintzea eta bizia errespetatzea bere adierazpen
guztietan, politika militarra…
• Emakumeek hartutako neurriek trantsizioa sustatzen zuten teknologien
garapena bultzatzen eta saritzen zuten. Eta garatu ziren teknologien
ikuspegian giza garapenarekiko kezka handiagoa eta horrek planetan eta
bertako bizitzan izango zuen eragina zeuden, eta ez emaitzen kontua.
Gaur egun, munduko emakume buruzagiak lantzen ari dira gizakiarengan
horrenbeste sustraituta dagoen lehiaren ideia ordezkatzeko modua bilatu nahia,
Darwinen garaitik oso sustraituta baitago, hautapen naturalaz hitz egin zuenetik,
eta gatazken muina hori dela uste dute. Lehia historikoki irtenbideak aurkitzeko
motor izan den arren, elementu suntsitzailea ere izan da aldi berean. Beste
bizitzetan (espezie batekoan edo bestekoan) eragin negatiborik txikiena izango
duten biziraupena eta ongizatea ahalbideratuko duten jokabideak aztertu nahi
dira.
Ildo horretan, lehiari lotutako jarduera denak kendu edo ez pentsatzen ari
dira, olinpiar jokoak barne. Neurri horiek nolabaiteko narriadura eragiten ari
dira gizartean.
Datuak hobetzen ari diren arren, bada gure gizartearen jokabidean ulertu ezin
dugun zerbait, eta aldaketan aurrera egiten uzten ez digun zerbait.

 

Podcast hau honako testuaren moldaketa bat izan da ahozkora igarotzeko  // Diana Franco Eguren // Tekologiaren Ahotsak // Tabakalera 2018 // CC NC