haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

3d inprimaketa

Amaitzeko, hirugarren atalan, hamaikagarren kapituluarekin hasten da, desplazamendua eta hozte sistemeko parametroak ezagutzera ematen dugu eta hamabigarren kapituluan berriz, parametroekin amaitzeko, eraizkinak edo soporteak nola konfiguratzen diren ezagutuko dugu. Azkenik, hamairugarren kapituluan, parametroen konfigurazioa nola eragiten duten inprimaketaren denboran ikusiko dugu simulazio ezberdinak egiten.
Irakurri gehiago
Bideoaren bigarren zati honetan, Ultimaker Cura softwarra ikusten eta ikasten jarraituko dugu. Seigarren kapituloarekin hasiko gara modeloaren ikuspegi ezberdinak nola alda dezakegun ikusteko. Zazpigarren kapituluan aldiz, parametro ezberdinak banan banan ikusten hasiko gara kalitate parametrarekin hasita. Hurrengo kapituluetan, perimetroa (zortzigarrena), betetzea (bederatzigarrena) eta hamaitzeko, hamargarren kapituluan, tenperatura eta abiadura parametroak ikusiko ditugu.
Irakurri gehiago
Bideotutorial honen lehen atalan 5 kapitulu ezberdin ikusiko ditugu Ultimaker Cura softwaren inguruan. Lehenego kapituluan STL biltegi ezberdinak daudela ikusiko dugu eta nola jeitsi Ultimaker Cura softwarra. Bigarren kapituluan, Cura tresnaren itxurarekin harremanetan jartzen hasiko gara. Hurrengo kapituluetan, hirugarrena eta laugarren, norberaren inpresora mota nola konfiguratu eta erabiliko dugun material mota ere nola hautatu ikusiko dugu. Amaitzeko, bostgarren kapituluan, parametro ezberdinak zertarako diren eta nola aldatu ahal diren ikusten hasiko gara.
Irakurri gehiago